Annapurnari buruzko hitzaldia emango du gaur Manex Duo bermeotarrak
Bermeoko Berbalagun egitasmoak antolatuta, Manex Duo Larrauri bermeotarrak Annapurnari buruzko hitzaldia emango du gaur arratsaldean.Ohi legez, sarrera librea izango da, hau da, gura duten guztiek parte hartzeko aukera izango dute. 18:30ean jarri dute ...
Ohi legez, sarrera librea izango da, hau da, gura duten guztiek parte hartzeko aukera izango dute. 18:30ean jarri dute ordua, Gizarte eta Kultura Etxeko hitzaldi aretoan (3.solairuan).
Larrauri duela urtebete egon zen Annapurnan; bi asteko ibilaldia egin zuen Himalaiako zonalde hartatik. Bertan ikusi eta bizitakoaz ariko da gaurkoan, hortaz, hizlaria. Era berean, tokiko hizkuntzen bitxikeriak kontatuko dizkie bertaratutakoei, bai eta bertako emakumeen egunerokotasuna ere.
Bermeotarrak argazki eta bideoak erakutsiko ditu. Horien bidez, Annapurnara bidaiatzeko aukera edukiko dute bertaratutakoek.