Egoera ezberdinetan daude eskualdeko futbol taldeak. Batzuk
goiko postuei edo
lasaitasunekoei begiratzen dioten bitartean
besteek beheko postuetatik aldendu nahi dute.
Berriatukok Gernikan jokatuko du zapatuan 15:30ean. Erketz Azkuerenak jeitsiera postuetatik oso hurbil daude eta garaipen batek arnasa apur bat hartzeko balio diezaieke. Estu dagoen beste taldea
Aurrera da. Bigarren jardunalditik etxean irabazi barik, Iurretako izango du bisitari zapatuan 16:30ean Zaldupen.
Mutriku Futbol Taldeko mutilek ere ordu berean jokatuko du Urolaren aurka. Talde zumarragarrari ihes egin eta sailkapenaren erdialdean finkatzea da mutrikuarren helburua.
Lekeitio Futbol Taldeko nagusien taldea. Argazkia: Lekeitio F.T.
Zapatuko jardunaldia itxiko duena
Lekeitio izango da. 17:30ean hasiko da Uritarraren aurkako neurketa Larrabetzun. Garaipena lortuz gero bete-betean sartuko dira igoera postuengatik borrokan.
Domekan
Artibai Futbol Taldeak eta
Mutriku Futbol Taldeko neskek jokatuko dute. Leire Fernandezen neskek Anaitasuna hartuko dute San Migelen, sailkapenaren erdialdean finkatzeko asmoarekin. Markina-xemeindarrak berriz Arrigorriagara abiatuko dira Montefuerteren aurka jokatzera. Hauek ere arnasa emango dien garaipen bat behar dute, beheko postuetatik aldentzeko.