Atzo hasi ziren Zumaian Euskadiko Geodibertsitateari buruzko III. Jardunaldiak. Besteak beste, Arantxa Bodego EHUko irakaslearen hizketaldia egon zen. Geoparkeak jakinarazi duenez, jardunaldietan parte hartzen ari direnek bihar irteera egingo dute Mutr...

Atzo hasi ziren Zumaian Euskadiko Geodibertsitateari buruzko III. Jardunaldiak. Besteak beste, Arantxa Bodego EHUko irakaslearen hizketaldia egon zen. Geoparkeak jakinarazi duenez, jardunaldietan parte hartzen ari direnek bihar irteera egingo dute Mutrikutik, batetik, flyscheko interesguneak ikustera, eta bestetik, Geoparkearen informazioa irakaskuntzara eta turismora nola bideratu ikastera.