Marraixo Kirol Klubak inkesta bat zabaldu du
MUNITIBAR // Marraixo Kirol Klubak urtarriletik aurrera ikastaro bat eskaini nahi die munitibartarrei. Horregatik, inkesta bat zabaldu dute bizilagunek zein ikastarotan parte hartu nahi duten jakiteko. Yoga, pilates eta zumba ikastaroak proposatu ditu...
MUNITIBAR // Marraixo Kirol Klubak urtarriletik aurrera ikastaro bat eskaini nahi die munitibartarrei. Horregatik, inkesta bat zabaldu dute bizilagunek zein ikastarotan parte hartu nahi duten jakiteko. Yoga, pilates eta zumba ikastaroak proposatu dituzte, baina besteren bat proposatu dezakete herritarrek. Horiek ikastaroa zein egun eta ordutan egin nahi duten eta kirol elkarteko bazkide diren ala ez zehaztu behar dute.