‘Grafenoa, atomo baten lodiera duen materiala’ izeneko berbaldia, ohi bezala, Beikozini aretoan izango da. Astelehenean
18:30ean hasiko da eta
Amaia Zurutuza kimikoa izango da hizlaria.
Zientziaren Giltzak elkarteko kideen esanetan «grafenoa
2004an isolatu zen lehenengo aldiz eta ordutik sekulako interesa sortu du zientzialari askoren artean». Zurutuzak material honek etorkizunean izango dituen erabilerei buruz hitz egingo du.Arlo ezberdinetan aplikazioak edukiko dituela aurreikusten dute zientzialariek: elektronikan (gailu elektronikoetan, argiztapeneko teknologian eta ukimen pantailetan) eta energian (baterietan, super kondentsadoreetan eta eguzkiko zeluletan) adibidez.
Amaia Zurutuza kimikoa. Argazkia: Zientziaren Giltzak