Bizkaiko Foru Aldundiak, Ispasterko Udalak eta Lekeitioko Udalak saihesbidea eta Arropain auzoa lotuko dituen espaloi bat egitea erabaki dute 2018an. Hiru erakundeek ezinbestekotzat ikusten dute BI-2405 errepidearen ezker aldean espailoia eraikitzea. A...

Bizkaiko Foru Aldundiak, Ispasterko Udalak eta Lekeitioko Udalak saihesbidea eta Arropain auzoa lotuko dituen espaloi bat egitea erabaki dute 2018an. Hiru erakundeek ezinbestekotzat ikusten dute BI-2405 errepidearen ezker aldean espailoia eraikitzea. Azaldu dutenez, aldaketa horregaz errepidea kale bihurtuko da, eta tarte horretan oinezkoak igarotzea erraztuko du, «hauen segurtasuna bermatuz». Espaloi berriak 258,99 metro izango ditu: 134,45 metro Lekeitioko lurretan eta 124,54 metro Ispasterko lurretan.Guztira 224.671,36 euroko inbertsioa izango da.