Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Medikuek esan dute Iparragirre bizi mugara ailegatu dela

Euskal Herriko sindikatu gehienek bat egin zuten atzo Bilbon egin zen elkarretaratzeagaz. Giza katea egin dute Ondarroan, askatasuna eskatzekoIbon Iparragirreren bizitza mugara iritsi dela esan zuten atzo Bilbon hainbat gizarte eragilek.Espainiako Gobe...

Mikel Santiso
Ondarroa
2017/11/24

Euskal Herriko sindikatu gehienek bat egin zuten atzo Bilbon egin zen elkarretaratzeagaz. Giza katea egin dute Ondarroan, askatasuna eskatzeko

Ibon Iparragirreren bizitza mugara iritsi dela esan zuten atzo Bilbon hainbat gizarte eragilek.

Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren aurrean, presoaren ama Angelita Burgoak esan zuen bere semea artatzen ari diren medikuek Iparragirre «bihar edo datorren astean» hil daitekeela esan dutela. Hori dela eta, «berehala» aske lagatzeko beharra dagoela ere esan dute medikuek.

Burgoak gaineratu zuenez, ondorio horietara iritsi diren medikuek Espetxe Zaintzako Jose Luis Castro epaileagaz egin dute berba, «baina ez die kasurik egin». Elkarretaratzean, Sare eta Etxerateko kideez gain, ELA, LAB, Steilas, CCOO, Hiru, Exalde, EHNE, ESK eta UGT sindikatuek parte hartu zuten.

Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak hartu zuen hitza, Ibon Iparragirre espetxean hiltzea ez dutela onartuko esateko eta berehalako askatasuna eskatzeko.

Sareko ordezkari Joseba Azkarragak Iparragirrek duen bizi eskubidea errespetatzeko eskatu zuen. Eskerrak eman zizkien bertaratu ziren sindikatuetako ordezkariei, eta guztiek batera preso gaixo larriak askatzeko aldarria egin zuten, Espainiari berea den espetxe legedia betez.

Iparragirreren egoerari buruzko aldarrikapenak Euskal Herritik kanpo ere badaude. Horren harira, Jon Iñarrritu EH Bilduko senatariak ondarrutarraren inguruan galdegin zuen atzo barne gaietarako batzordean. Jose Antonio Nieto Segurtasunerako estatu idazkariari ardurak hartzeko eskatu zion. Senatariak salatu zuen kartzeletako zaintza arduradunak eta Jose Luis Castro epaileak elkarri egozten diotela ardura, eta bitartean presoaren egoerak okerrera egiten jarraitzen duela, muturreko egoerara ailegatzeraino; duela hilabete Iparra Galdu Baik plataformak ere gauza bera salatu zuen.

Nietok onartu egin zuen presoaren bizitza «arriskuan» dagoela, baina gaineratu zuen Ibon Iparragirre bera dela botikak hartzeari ezetz esaten diona. Gaineratu zuen botikak hartuko balitu bere gaixotasunari eutsi eta bizitza luzea edukitzeko aukera lukeela. Amaitzeko, argi laga nahi izan zuen gaur egun ez dagoela «hiltzeko arriskuan» dagoen presorik Espainiako presondegietan.

«Angelita, lortuko dugu» esanez amaitu zuten Bilboko elkarretaratzea.

Manu Azkarateren mezua.

Iparragirrerekin batera Alcala Meco espetxean (Madril, Espainia) dagoen Manu Azkarate preso gaixo larriak Naiz hedabidera helarazitako eskutitz batean dioenez, «seguru» dago ondarrutarra espetxetik aterako dela, «berandu baino lehen».

Baina nabarmendu du «herritarren presioari esker eta beste kudeaketa batzuei esker» utziko duela espetxea, bere kasuaren inguruan antolatzen ari diren ekimen guztiekin batera. «Espetxetik aterako da, baina ez kartzelako zuzendariordearengatik. Ez da aterako berari esker, nahiz eta berak nahi ez, atera egingo da».

Espetxeko zuzendariordea eta aldi berean medikua denak «oso erraza» daukala dio Azkaratek: «Bakarrik bere mediku izaerara mugatu behar da. Hori bezain erraza da. Bere zin egite hipokratikoari eta kode deontologikoari erreparatzeagaz nahikoa du Ibon kalean uzteko. Mediku txosten bat, zientifikoa den heinean, soilik neutrala izan daiteke, ideologia eta espetxe politikak alde batera utziz». Amaitzeko, gaineratu du, Iparragirreren diagnostikoa «suntsigarria, sendoa eta eztabaidarik onartzen ez duena» dela.

Giza katea

Iparragireren askatasuna eta giza eskubideak errespetatzea eskatzeko ekimenek ez dute etenik. Atzo iluntzean giza katea egin zuten Ondarroan, Iparra Galdu Baik plataformak eta Sarek deituta. Zaldupeko Zubitik hasita, herritarrek eskuak batu zituzten Iparragirre herrira ekartzen saiatzeko eta preso gaixo larrien giza eskubideak errespetatu egin behar direla esateko.

Giza kate koloretsua eta bizia izan zen, lastargiek eta bengalek lagunduta. Bizitasuna eman nahi izan zioten kate osoari, gizartea gertatzen ari denaz jabetzeko.

Amaieran, irakurketa bat egin zuten Iparra Galdu Baik plataformako kideek, eta presoaren osasun egoera txarra dela azpimarratu zuten. Dei zuzena egin zieten egoeraren arduradunei, Iparragirre aske lagatzeko.

Bestalde, Sarek Ni ere joango nintzateke kanpaina jarri du martxan, Ibon Iparragirre eta Manu Azkarate presoen amek iragan astean egin bezala, herritarrek ere euren senideen bila kartzelara joango liratekeela esateko. Besteak beste, hainbat aurpegi ezagunek egin dute bat kanpaina horregaz: Martxelo Otamendik, Kirmen Uribek, Ana Elordik, Txiki Muñozek eta Miren Amurizak, esaterako.

Gaur, 19:00etan, Mutrikuko Beheko Plazan, Ibon Iparragirreren eta senideak Mutrikun dituen Agurtzane Delgado euskal presoaren askatasuna eskatuko dituzte, hilabeteko azken barikua izanik. Domekan, 13:00etan, ohiko elkarretaratzea egingo dute Ondarroan.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.