Hegaluze Atlantikoaren Kontserbaziorako Nazioarteko Batzordeak erabaki zuen iragan astean kuota hori areagotzea. Hurrengo hiru urteetarako
33.600 tonatan ezarri da arrantzatu ahalko den hegaluze kopuruaren muga
ontzi guztientzat.
2017an 28.000 tonakoa izan da kopuru hori. Urriaren hasieran gelditu egin behar izan ziren ontziak ezarritako kuota betea zeukatelako ordurako.
Espainiako banderagaz arrantza egiten duten ontzi guztien artean 18.000 tonako muga jarri dute. Euskal arrantzaleen aurreikuspenak zirenak bete dira kuota handitzearekin.
Zientzialariek ikusi dute hegaluze arrantza kopurua areagotzeko aukera badagoela hurrengo urteetan ere espeziea egonkor mantentzea ahalbidetuz.
Hegaluzea, Ondarroako portuan.
Espeziearen kontrola. Hiru urtetik behin neurtuko dute hegaluzearen biomasa egokia ote den, beraz, hurrengo ikerketa sakona 2020an egingo dute. Hegaluzearen kanpainak
6.760 tonako arrantzuak utzi ditu euskal portuetan, eta Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera
26,3 milioi euroko irabaziak utziĀ zituen lehen salmentagaz.