EH Bilduk 'Gernika' Gernikara lekualdatzeko eskatuko du
Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrena aprobetxatuta, EH Bilduk Picassoren Gernika lana Gernikara ekartzeko eskatuko du gaur Espainiako Kongresuko Kultura Batzordean.«Sufrimendu guztiak aitortuko dituen Memoria Historikoa eraikitzea premiazkoa den g...
«Sufrimendu guztiak aitortuko dituen Memoria Historikoa eraikitzea premiazkoa den garaiotan, berriro ere aldarrikatu nahi dugu artelana Gernikara lekualdatzeak obrak berak salatzen zuen zapalkuntzaren indarra, eragina eta oihartzuna biderkatzen duela».
EH Bilduk hainbatetan egin du eskaera hori Espianiako Gorteetan, baina ezezkoa eman izan diote beti, «arrazoi teknikoak» tarteko. Koalizioak, baina, esan du euskal erakunde guztiak prest daudela artelana garraiotzeko eta mantentzeko baldintzak betetzeko. Horregatik, erantzuna oraingoan bestelakoa izatea espero du.