Hitzaldia eskainiko du bihar Gure Esku Dago-ko Zelai Nikolasek
Hitzaldi parte hartzailea eskainiko du Gure Esku Dago herri dinamikako bozeramaile Zelai Nikolasek bihar, 19:30ean, Ondarroako Kofradia Zaharrean.2018: zertaz eta zertarako erabaki izenburupean emango du hitzaldia, Ondarroako Gure Es- ku Dago-k gonbida...
2018: zertaz eta zertarako erabaki izenburupean emango du hitzaldia, Ondarroako Gure Es- ku Dago-k gonbidatuta. Baina ez du bakarrik Nikolasek hitz egingo, antolatzaileen nahia bertaratzen direnek ere parte hartzea baita.
2018ko plangintza aurkeztu eta onartu berri du Gure Esku Dago-k Agurainen (Araba) egin duen Bazkideen Ezohiko Batzarrean. EtorkiZUna izango da kanpaina orokorraren lelo nagusia. Euren esanetan, «2018a urte erabakigarria izango da euskal herritarrentzat». Etorkizuneko erronkak finkatu zituzten batzar horretan, eta besteak beste, horiek azalduko ditu Nikolasek Ondarroan.