Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Lekeitiok aurten baino aurrekontu handiagoa edukiko du 2018an

8 milioi euroko aurrekontua proposatu du udalak, aurtengoa baino 470.000 euro handiagoa. Ekarpenak eta proposamenak egin ahalko dira abenduaren 11ra arte2018ko aurrekontu proposamena aurkeztu du Lekeitioko Udalak: 8.294,678 euro edukiko ditu, aurten ba...

Eider Mugartegi
Lekeitio
2017/11/29

8 milioi euroko aurrekontua proposatu du udalak, aurtengoa baino 470.000 euro handiagoa. Ekarpenak eta proposamenak egin ahalko dira abenduaren 11ra arte

2018ko aurrekontu proposamena aurkeztu du Lekeitioko Udalak: 8.294,678 euro edukiko ditu, aurten baino 470.077 euro gehiago.

Azaldu dutenez, arlo gehienek 2017ko partida bera edo gehiago izatea bermatu dute proposatu duten aurrekontuan. Horrez gain, hauteskunde kanpainan hartutako konpromisoak bete eta horiek betetzeko beharrezko ekintza edo programak aurrera eramatea eta udal eraikinak baldintza egokietan egoteko inbertsioak egitea izan dituzte kontuan. «Herri lanen arloan helburutzat izan dugu herria irisgarri- agoa egitea, arazoak sortzen dituzten guneei irtenbidea ematea eta kaleen mantentze eta hobekuntza lanak burutzea».

Bestalde, udaletxeko beharginen soldaten %1,5eko igoera ere planteatzen dute, eta kultur, kirol eta gizarte jarduerak ere lagunduko dituzte. Hala nola, herriaren garapenerako onuragarriak eta inpaktu ekonomikoa duten kirol ekintzak bultzatzen jarraituko dute, Ikusgarri zinema aretoan egiten den zinema eta beste ekintza kulturalen programazioa mantentzeko laguntza jasoko du Zinemazale elkarteak, herriko eskola publikoari, ikastolari eta Iturriotz institutuari egiten zaizkien diru ekarpenak mantendu eta Euskal Eskola Publikoaren jaia lagundu eta babestuko dute, Kitto elkarteagaz elkarlana bultzatu eta sakonduko dute, euskara alfabetatzeko diru laguntzak ematen jarraituko dute, 18 eta 35 urte bitarteko herriko gazteei zuzendutako etxebizitzen alokairurako diru laguntzak errepikatu eta partida gehituko dute, eta III. Berdintasun Planari ekingo diote.

Inbertsio errealetara, beste alde batetik, aurrekontu osoaren %9,54 bideratuko dute; 791.360 euro izango dira, hain zuzen ere.

Herritarren ekarpenak

Bestetik, web orrialdea ere aldatu egingo du udalak, zehaztu dutenez, «gardentasuna erakutsi eta parte hartzea errazteko». Bide horretatik, azken urteetan egin duten modura, herritarren ekarpenak, iritziak eta proposamenak jaso nahi ditu udalak aurten ere, datorren urteko plangintza egiterakoan horiek ere kontuan edukitzeko. Horretarako, aurrekontu proposamena Udaletik aldizkarian eta udalaren web orrialdean argitaratu dute, herritarrek eskura izateko.

Lekeition erroldatuta daudenak eta adin nagusikoak diren guztiek edukiko dute ekarpenak egiteko aukera abenduaren 11ra arte. Udalaren edozein bulegotara jo dezakete horretarako, edo, nahiago izanez gero, partehartzea@lekeitio.eus helbide elektronikora idatzi edo WhatsApp bidez 656 70 25 08 telefono zenbakira mezu bat bidali. «Ekarpenak egin dituzten herritar guztiei hamar egunen buruan erantzungo diegu, eta Udal Gobernuak proposamenak baloratu eta abenduaren azken astean Ogasun Batzordea deituko du».

Jakitera eman dutenez, gainera, abenduaren 20an 19:00etan herritarrei aurrekontuen inguruko azalpenak emango dizkiete kultur etxeko Azkue aretoan egingo den batzar zabal batean. «Hasiera batean, abenduaren 28an udalak osoko bilkura deitzeko asmoa dauka bertan aurrekontuak eztabaidatu, eta, ala badagokio, onartzeko».

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.