Mutrikun kezkati agertu dira
Mutriku eta Deba batzen dituen errepidearen hobekuntza
proiektuarekin.
Hori dela eta,
udalak, alderdi politikoek, Mutriku Natur Taldeak eta auzotarrek alegazioak aurkeztu dutuzte Gipuzkoako Foru Aldundian.
Errepidea hobetzearekin ados daude Mutrikun, baina beraien esanetan proiektuak badauka zer hobetu. Gaineratu dutenez, “auzotarrekin
hitz egin gabe” idatzitako proiektua da. Gainontzeko herritarrek bano ordu bete lehenago izan zutela proiektuaren berri esan dute.
Transferentzi gunearen alboan autobus geltokia jartzeko eskatu dute.
Errepidea
bost hilabetez osotasunean itxita eduki behar izatea eta proiektua gauzatzerako orduan egingarriak diren beste hainbat hobekuntza aurreikusi gabe edukitzeak sortzen du kezkarik handiena herritarrengan.
Auzotarrek lanek iraungo duten hilabeteetan
Laranga auzora sartu eta irtetzeko beste bide batzuk proposatu dituzte, mendi bideetako pistek gaur egun dauden bezala egonda ez dutela segurtasuniiki bermatzen iritzita.
Ibilgailu astunak. Ibilgailu astunek bide alternatiboak bilatu beharko dituzte errepidea itxita dagoen bitartean. Ondarroako portutik ateratzen diren kamioiek esaterako,
Galbaixotik ibili ezin direla eta, Durangorako bidea hartu beharko dute gero autopista bidez
Gipuzkoara sartzeko. Hori horrela izanda kezka azaldu dute
Ondarroako portuko zenbait armadoren eta garraiolarik, eta bilerak eskatu dizkiete erakunde desberdinei.
Natur Taldeak eta berdeek paisaiak eta naturak duten balioa ere kontuan hartzeko eskatu dute, eta lanek ahalik eta kalte gutxien eragitea inguruneari.
Ikusi alegazio guztiak HEMEN