Egun handiagaz hasiko dituzte San Andres jaiak Etxebarrian
Herriko ume eta nagusiantzako afaria egongo da gaur, frontoian. Kirol ekimenak osatuko dute asteburuko egitaraua. Mendi bizikleta ikuskizuna dago domekanSan Andres jaiak ospatzen hasiko dira gaur etxebarritarrak. Egun handiagaz hasiko dituzte festak, g...
Herriko ume eta nagusiantzako afaria egongo da gaur, frontoian. Kirol ekimenak osatuko dute asteburuko egitaraua. Mendi bizikleta ikuskizuna dago domekan
San Andres jaiak ospatzen hasiko dira gaur etxebarritarrak. Egun handiagaz hasiko dituzte festak, gainera. Ekintzez beteriko jai eguna izango da, urtero herritar askoren partaidetza izaten duena. Ekintzen artean aipagarriena herriko ume eta nagusientzako afaria da, hala ere, beste hainbat ekimen egongo dira egunagaz gozatzeko.11:00etako mezaren ondoren, buztinagaz jolasteko aukera edukiko dute herritarrek frontoian. Rosa Mari Etxabe herriko artista izango dute bidelagun 12:00etatik aurrera, buztinagaz artelanak egiteko.
Arratsaldean berriz, urteroko briska txapelketa jokatuko dute. Beti bezala, bi maila egongo dira, 16 urtetik beherako gazteena eta 16 urtetik gorako nagusiena. Frontoian bertan eman behar da izena, eta bertan egingo dute jokoan bai eta ere.
Beste era bateko jokoan jardungo dute bitartean Etxebarriko ume eta gaztetxoek. Egurrezko jolasez beteko dituzte probalekua eta kantxa, eta horiekin jostatu ahal izango dute gaztetxoek. Ohi modura, afari meriendaren aurretik, San Andres Kartel Lehiaketako sariak banatuko dituzte. Lau sari emango dituzte guztira: 0 eta 5 urte bitarteko umeentzat, 6 eta 9 urte bitartekoentzat, 10 eta 16 urte bitartekoentzat eta nagusientzat.
Kirola
Umeek afaldutakoan, nagusien txanda helduko da. 20:00etan jarri dute ordua afarirako. Arratsaldetik hasita, herritar talde batek prestatuko dituen taloak, txorizoa, urdaiazpikoa, odolosteak, gaztainak, gazta eta irasagarra ere dastatzeko aukera edukiko dute herritarrek.
Kirolak ere edukiko du tartea sanandresetan. Alde batetik, esku pilota partidak eta zesta-punta partidak jokatuko dira bihar, herriko frontoian. Domeka arratsaldean, beste alde batetik, Amets Txurruka Lagunartiek antolatutako ume eta gazteentzako mendi bizikleta zirkui- tua egongo da.
Adin guztietako ume eta gazteak animatu dituzte parte hartzera Amets Txurruka Lagunartie elkarteko kideek. Urtero bezala, zirkuitu bat prestatuko dute Errekarte etxaldearen ostean dagoen landan, eta adineka banatutako taldeetan zirkuitua osatu behar izango dute txirrindulariek. Ondoren, gainera, Down Hill edo mendi bizikleta jaitsiera ikuskizuna izango dute aukeran. «Txirrindulariak mendian behera, eskaileretatik jaisten edota jauziak egiten ikusteko aukera ederra egongo da», aurreratu dute.