El Salvador eta Honduras herrialdeetan gai horren inguruan duten ikuspuntua azaltzen du dokumentalak.
Gaur [azaroak 30] eskainiko dute Etxelilan, 17:00etatik aurrera.
Las Mujeres decididas da dokumentalaren izenburua eta
Mundubat Gobernuz Kanpoko Erakundeak ekoiztutako lana da. Boga-Boga emakume taldeak antolatu du emanaldia.
Haurdunaldia etetea debekatuta, zigortuta eta kriminalizatuta dago aipatutako bi herrialdeetan, eta hori gauzatzea erabakitzen duten emakumeentzat 50 urtera arteko kartzela zigorrak eskatzen dituzte. Ez dute
salbuespenik egiten bortxaketa, amarentzako heriotz arriskua edo beste arazo batzuk egonda ere.
Dokumental hau Mundubat elkarteak
2015ean martxan jarri zuen
#EmakumeGuztiokGara kanpainaren barruan kokatzen da.
Etxelilan izango da gaurko emanaldia.