Kezkati daude proiektuarekin
GI-638 errepidea hobetzea ondo dagoela uste dute, baina beste zenbait egokitzapen egin beharra dagoela diote. Ondarroako portuko garraiolariak ere kezkatuta daudeMutrikun kezkati agertu dira Mutriku eta Deba batzen dituen GI-638 errepidearen hobekuntza...
GI-638 errepidea hobetzea ondo dagoela uste dute, baina beste zenbait egokitzapen egin beharra dagoela diote. Ondarroako portuko garraiolariak ere kezkatuta daude
Mutrikun kezkati agertu dira Mutriku eta Deba batzen dituen GI-638 errepidearen hobekuntza proiektuarekin.Hori dela eta, udalak, alderdi politikoek, Mutriku Natur Taldeak eta auzotarrek alegazioak aurkeztu dutuzte Gipuzkoako Foru Aldundian.
Errepidea hobetzearekin ados daude Mutrikun, baina beraien esanetan, proiektuak badauka zer hobetu. Gaineratu dutenez, auzotarrekin hitz egin gabe idatzitako proiektua da. Gainontzeko herritarrek baino ordubete lehenago izan zutela proiektuaren berri esan dute.
Errepidea bost hilabetez osotasunean itxita eduki behar izatea eta proiektua gauzatzerako orduan egingarriak diren beste hainbat hobekuntza aurreikusi gabe edukitzeak sortzen du kezkarik handiena herritarrengan.
Auzotarrek lanek iraungo duten hilabeteetan, Larangara sartu eta irteteko beste bide batzuk proposatu dituzte, mendi bideetako pistek gaur egun dauden bezala egonda ez dutela segurtasunik bermatzen iritzita.
Ibilgailu astunak
Ibilgailu astunek bide alternatiboak bilatu beharko dituzte errepidea itxita dagoen bitartean. Ondarroako portutik ateratzen diren kamioiek, esaterako, Galbaixotik ibili ezin direla eta, Durangorako bidea hartu beharko dute, ondoren autopista bidez Gipuzkoara sartzeko, hori baita alternatiba bakarra. Hori horrela izanda, kezka azaldu dute Ondarroako portuko zenbait armadoren eta garraiolarik, eta bilerak eskatu dizkiete erakunde desberdinei. Batetik, kostu ekonomikoa areagotu egingo zaielako, eta, bestetik, tona askoko kargekin Trabakua igo beharko dutelako.