Berbalagun egitasmoa
AEK-k kudeatzen duen mintzapraktikarako tresna bat da. Euskara ikasteko prozesuan dauden lagunak euskaraz berba egiteko ohitura daukatenekin elkartzea da bere helburua,
hizkera lantzeko.
Astean behin edo bi astean behin geratzen dira, ordubete inguru,
euskaraz solasteko. Baina ez dira bakarrik euskaraz ikasten ari direnak batzen. Asko daude euskaraz jakin arren euskara batua lantzeko ere batzen direnak.
Ondarroako AEKn diotenez, «ikasleei gertatzen zaiena da
gramatika ikasten aritzetik kalean euskaraz hitz egitera eman beharreko jauzia falta zaiela». Berbalagun egitasmoagaz jauzi hori emateko bidea zabaldu nahi da. Baina bide hori «konfiantza eremu batean» oinarritzen da.
Ondarroan ez dira talde handietan batzen, beste herri batzuetan bezala. Hasieran bai osatzen zituzten 10 edo 12 laguneko taldeak, baina praktikarako egokiena ez zela ikusi zuten.
Bi edo hiru laguneko hitzorduak egiten dituzte orain. Bidelaguna izaten da bat, eta besteak berbalagunak. Taldeen neurria halakoa izateak helburu argiak ditu: lotsa gainditzea, guztiek hitz egitea edota harreman afektiboak mo-
du erosoan lantzea. Mintzatalde bakoitzak, gainera, modu autonomoan funtzionatzen du. Nabarmendu dutenez, Bidelagunen beharra ere badago: «Herri euskaldunenetan
Bidelagunak falta zaizkigu egitasmoa aurrera eramaten jarraitzeko».

Txomin L. Aramaio eta bi berbalagun: Omar senegaldarra eta Ricardo italiarra. Argazkia: Berbalagun
Zaragozako ikasle bi, Kataluniako beste bi, ingeles bat, italiar bat, senegaldar bat, Ghanako bat eta Andaluziako beste bat ari dira, besteak beste, aurtengo ikasturtean Ondarroako Berbalagunen.
Adin tartea ere oso zabala izaten da. Iaz, esaterako, gazteenak 17 urte zituen, eta nagusienak, berriz, 65.
Berbalagunen parte hartzeko ez dago AEK-ko ikasle izan beharrik, eta, gainera, parte hartzea ere doakoa da.
Guztira,
10 talde eta 20 bat lagun dabiltza. Ez dituzte nolanahi antolatzen taldeak: «Esate baterako, Berbalagun bati musika gustatzen bazaio, zaletasun hori duen bidelagun bat aurkitzen saiatzen gara. Beste batek oinez ibiltzea atsegin baldin badu, oinez ibiltzea gustatzen zaion bidelaguna aurkitzen saiatzen gara».
Gogoratu dute Bidelagun gisa aritzen direnak
ez direla irakasleak. Hori dela eta azken urteetan Berbalagunen parte hartzeko maila jakin bat eskatzen diete parte hartu nahi dutenei. «Hasiberriek oinarri bat daukatenean hasten dira Berbalagunen, gutxi gorabehera A2 maila eurenganatzen dutenean». Horrela,
elkarrizketak jario handiagokoak dira, eta hori ona da bai bidelagunarentzat eta bai berbalagunarentzat.
Ondarrutarrak ere bai. Azpimarratu dutenez, Berbalagunen parte hartzeko ez dago AEK-ko ikasle izan beharrik, eta, gainera, parte hartzea ere doakoa da. Urteak daramatza egitasmoak martxan, eta azkenaldian
gorakada sumatu dutela esan dute.
Gainera, jatorriz euskaldunak ez diren berbalagunez gain, ondarrutarrak diren, baina arrazoi ezberdinak direla-eta euren bizitza euskaraz egin ez duten herritar gehiago ere badaude.
Euskara lantzea eta kalean euskaraz mintzatzea izaten da euren helburua.
Bizitza guztian euskaraz aritu denik ere badago. Baina euren helburua ondarrutarrez berba egiten jakitea baino haratago doa: «Euskara batua lantzera etortzen dira batzuk».
Berbalagun egitasmoa, jendeak horrela uste duen arren, ez da bakarrik ikasleentzat. Izan ere, euskaraz bizi eta praktikatu nahi duen ororentzat da. Bizirik dago Ondarroan, euskara hauspotzen dihardu.
Berbalagun guzti horiek hainbat ekintza egiten dituzte urte guztian, baina Ondarroako Berbalaguneko arduradunek esan dutenez, ez dute kanpora begirako ekintzarik antolatzen normalean.
Herriko ekintzetan murgiltzen dira: Zapato Azule, Marabilli Sormen Festibala, Literatur Amuak…
Bizi-bizi. Gainera, Berbalagunak zenbait ekintzaren erdigune ere izan dira. Esaterako, udaberrian egin ziren Aragoiera-Euskara Topaketetan parte hartu zuten
Zaragozako bi ikaslek. Berbalagun egitasmoa, jendeak horrela uste duen arren, ez da bakarrik ikasleentzat. Izan ere, euskaraz bizi eta praktikatu nahi duen ororentzat da. Bizirik dago Ondarroan, euskara hauspotzen dihardu.