Andoni Aretxabaletak Ladis Galarzaren ordez jokatuko du Arrigorriagan
Andoni Aretxabaleta pilotari markina-xemeindarrak minduta dagoen Ladis Galarza ordezkatuko du bihar Arrigorriagan jokatuko den Binakako txapelketako partidan. Atzo goizean jakitera eman zuen aldaketa Asegarce pilota enpresak.Iñigo Simon Asegarceko med...
Iñigo Simon Asegarceko medikuak azaldu zuenez, domeka gauean Baraibarko pilotariari ezkerreko oineko hatz lodian egindako erradiografiak ez zuen arazo larriegirik erakutsi, eta, beraz, hamabost egun barru prest beharko luke jokatzeko. Bitartean, Aretxabaleta aukeratu du Asegarcek txapelketa jokatzeko. Urrutikoetxeak eta Aretxabaletak Elezkano II eta Rezusta izango dituzte aurrez aurre.