Behargintzak ekintzaileei zuzendutako ikastaroak antolatu ditu
Bermeoaldeko Behargintzak (Bermeo-Mundaka-Sukarrieta) ekintzaileei edota sendotze prozesuan dauden enpresen (5 urte baino gutxiagokoak) kudeatzaileei zuzendutako ikastaroak antolatu ditu.Behargintzaren bulegoetan bi ikastaro eskainiko dituztela aurrera...
Behargintzaren bulegoetan bi ikastaro eskainiko dituztela aurreratu dute: Tresna informatikoen bidezko elkarlana eta produktibitatea eta Whatsapp Marketin.
Tresna informatikoei buruzko ikastaroa abenduaren 12an eta 13an eskainiko dute. Egun bakoitzean bi orduko saioa emango dute, 15:00etatik 17:00etara bitartean. Horretan, Microsoft Outlook, OneNote, OneDrive eta Exceli probetxua ateratzen ikasiko dute parte hartzaileek. Whatsapp Marketin ikastaroa, ostera, abenduaren 18an izango da, 14:30ean hasi eta 17:30era bitarteko ordutegian.
Parte hartu gura dutenek, hala eta guztiz ere, aurretiaz eman behar izango dute izena, 94-617 91 90 telefono zenbakira deituta edo autoenplegua@bermeo.eus helbide elektronikora mezu bat idatzita.