Zaldupe eskolak esaterako, herritar guztiei zabalik dagoen janari bilketa hasi du aste honetan: «elkartasun bideak landuz». Helburua, gizartearen gehiengoarentzat data esanguratsuak diren Eguberrietan inoren mahaian jatekorik ez faltatzea da. Horretarako
abenduaren 19ra arte Zaldupe eskolako sarreran jarri duten txoko berezian elikagaiak utzi ahal izango dituzte herritarrek. Zaldupetik jakitera eman dutenez, batutako elikagai guztiak
Danonartin elkartera bideratuko dira. Hauek arduratuko dira gero bildutakoa beraiek daukaten elikagai bankura batzeaz eta banaketa egiteaz.

Janari bilketa bat.
Bizkaiko Elikagai Bankuko presidente Miguel Angel Fernandinok prentsaurrean esan zuenez, aurtengo kanpaina berezian
930.000 kilo janari batu dira, «iaz baino %3 gutxiago». Kopuru «onargarria» dela aitortu zuen arren, herritarrei laguntza ematen jarraitzeko eskaria luzatu zien.
Opariak ere bai. Baina jatekoak ez ezik, opariak ere batuko dituzte.
Txomin Agirre ikastolako ikasleek Haur bat ere ez jostailurik gabe ekimena jarri dute martxan.
Abenduaren 15era bitartean herritarrei jostailuak ikastolara eramateko eskaria egin diete, haur guztientzat opariak egon daitezen.