Zientziaren Giltzak Elkarteak antolatutako berbaldia da, eta oraingoan “hitzaldi benetan desberdina” izango dela aitortu dute.
Astelehenean [abenduak 11] eskainiko du bere hitzaldia Gomezek,
18:30ean Ondarroako Beikozini aretoan.

Leire Gomez abeslari ondarrutarra. Argazkia. Itsasoa.com
Hitzaldiaren helburua “giza gorputzaren gaitasun guztiak ustiatzen saiatzen den
kantu lirikoaren ahots-teknika ulertzen ahalegintzea” izango dela esan dute antolatzaileek, eta hori azaltzeko gonbidatu dute Leire Gomez. Horrez gain ahots eta arnas aparatuen funtzionamendua eta soinuaren eta abesteko egokiak diren leku ezberdinen
akustikaren ezaugarriak ere ezagutzera eman nahi dituzte, kantatzerako orduan eragina duten faktoreak zein diren ikusteko, mikrofonorik gabe abesten duen abeslari liriko baten lana hobeto ulertzen saiatzeko.
Gomez Kantuan titulatu zen 2016. urtean Bilboko Juan Crisostomo Arriaga Kontserbatorioan Olatz Saitua eta Itziar Barredo irakasleekin. Hainbat kantu masterretan ere parte hartutakoa da eta gaur egun,
Bilboko Operako Koruko (COB-BOK) kidea da. Bien bitartean teknika lantzen jarraitzen du Miren Urbieta Vega sopranoagaz.