Zapatuan ospatuko dute
10 urte betetzen dituztela. 22:30ean hasiko da urteurrena ospatzeko musika gaua eta bi kontzertu egongo dira. Lehenengo
The Riff Truckers talde gernikarrak country, blues eta rock doinuak joko ditu. Horien atzetik
Jake Mate talde ondarrutarra ariko da. Hauentzat kontzertu oso berezia izango da, euren
agurra izango baita; urteetan oholtza ezberdinak zapaldu eta gero agur esateko unea iritsi zaiela erabaki dute.
Portuko Ranpik hainbat musikari, talde eta kontzertu hartu ditu
2007az geroztik, eta agurreko kontzertua eskaintzeko musikarientzat herriko
txoko kuttunenetako bat bihurtu dena aukeratu dute Jake Matekoek. Kontzertu berezia izango dela esan dute, eta taldearen jarraitzaileak diren herritarrak ere irrikitan daude zapatuko kontzertua ailegatzeko

Anarik ere kontzertua eskaini zuen domekan Portuko Ranpan.