5 euroko aurrezpena dakarren bonua kaleratu dute Lekeition
Herriko merkataritzan kontsumoa suspertzeko helburuagaz, Lekeitioko bonua kaleratu du Lekeitioko Udalak, Kitto Merkatari Elkarteagaz eta Leartibai Garapen Agentziagaz elkarlanean. Herritarrek 10 euroko bonua eskuratuko dute, eta bonu horrek 15 euroko b...
Bonuak Lekeitioko BBK-ren orotariko kutxazainean eskuratu daitezke; bonu bi kreditu txartel bakoitzeko. «Kutxabankeko bezeroek ez dute gainkosturik izango, gainontzekoek 0,60 euro bonu bakoitzeko», zehaztu dute.
Bonuak 2018ko urtarrilaren 6ra arte erabili ahalko dira, ekimenera atxikitako dendetan. Denda atxikita dagoen hala ez jakiteko, erakusleihoan kanpainako kartela edukiko du.