Amoroton jokatuko dute Lea Ibarreko 22. Briska Txapelketa
Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoaren Kultura Batzordeak briska txapelketa antolatu du aurten ere. Lea Ibarreko bost udalerrietako batean lehiatzen da urtero, eta oraingo honetan Amoroton jokatuko dute. Hain zuzen, domeka arratsaldean lehiatuko dute Lea I...
Parte hartzeko asmoa daukatenek Amorotoko Kultur Etxean izena eman beharko dute egunean bertan, 16:00etatik 17:00etara bitartean.
Hirukoteka
Ohitura den legez, hirukoteka jokatuko dute txapelketa, eta partida bakoitza bost tantora izango da. Beste urte batez, lehenengo lau hirukote sailkatuak sarituko dituzte. Irabazleek 315 euro eta garaikurra jasoko dituzte, eta bigarrenek garaikurragaz batera 180 euro irabaziko dituzte.
Hirugarren geratzen den hirukotearentzako 135 euro eta garaikurrak egongo dira, eta laugarren sailkatzen direnek, berriz, txanpain botila eta 75 euro jasoko dituzte.