Astelehenean egingo dituzte antolatu dituzten bi ekintzak, hurrengo egunerako Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian deituta dagoen greba deialdiari babesa erakusteko izango dira, hezkuntzan jasaten ari diren murrizketak salatzeko.
11:00etan Goizeko Izarra ikastolan irakasleen argazkia aterako dute hurrengo eguneko grebari babesa emateko. Mutrikun dauden hiru ikastetxeetako irakasleei luzatu dietela deia esan dute antolatzaileek. Ordu bete beranduago,
elkarretaratze txandakatua egingo dute Goiko Plazan. 18:00ak arte
30 minutuko txandak eginez «aldarrikapena herrian presente egotea» nahi dute,
«arazoa gizarteratzeko». Ekimen horretara, irakasleak ez ezik
ikasle eta gurasoak ere gonbidatu dituzte, eta herritarrei ere babesa adieraztera hurbiltzeko deia luzatu diete.
Argi utzi nahi izan dute zein den beraien mezua: «hezkuntzan inbertitzea etorkizunean inbertitzea da». Funtsean, Mutrikuko eskola indartuta herria aberasten dela diote. Aldarri hori gainontzeko herrietan ere zabalduko dute abenduaren12an.
Hezkuntzan aritzen diren kideek egindako greba. Argazkia: LAB