Antolakuntzatik zehaztu dutenez
herriko taldeen antzerkiak ari dira jendetsuenak izaten, «urtero bezala». Oso pozik daude lan guztiak edukitzen ari diren harrerarekin, eta aurtengo Antzerkiaz Blai ere ondo amaitzea espero dute. Herriko antzerki taldeetako kideak ere
pozik daude edukitako harrerarekin.
Nabarmendu dutenez Txalo Produkzioak etxeak aurkeztutako Etxeko saltsak lanak ere «bete bete egin zuen Zabieleko aretoa». Gaineratu dute
antzezle ezagunak izateak ere beti laguntzen duela jende gehiago hurbiltzen.
Aurtengo antzerkietako baten entsegua. Argazkia: Arantza Ugarte
Barikukoa berritasuna. Aurten, antzerki bat barikuan egitea erabaki zuten antolatzaileek. Euren esanetan, ohitura izan da lanak zapatu eta domeketan eskaintzea, baina aurten saiakera hori egin nahi izan dute.
Namofobikak taldeak Sarean kateatuak lana eskaini zuen, eta ez zuen espero zen harrerarik eduki: «beharbada jendeak ez zuen jakin barikuan antzezlana zegoenik, edo beharbada herritarren ohitura faltarengatik izan zen».
Datorren urtera begira barikuan antzerki bat eskaintzea erabakitzen badute jendearengana gehiago nola ailegatu behar diren pentsatu behar dutela aitortu dute.
Baina oraindik ez da amaitu Antzerkiaz Blai 2017 eta Mutrikuko
antzerkizaleek badaukate zerekin gozatu. Abenduaren 17an eskainiko ditu azken ikuskizunak Akelarre taldeak, 19:00etan hasita. Lapurreta museoan, Entsegu arratsalde bat eta Klase partikularrak etxean antzerkiak ikusi ahal izango dira.