Zapatuan jokatuko dira finalerdiak, 19:00etan, Miruaitz frontoian.
Kiniela formatuan antolatzen diren lehen finalerdiak izango dira zapatukoak. Hiru bikote arituko dira helduetan eta beste hiru gazteetan.
25 tantora egingo dituzte kinielak eta maila bakoitzeko bi bikote irabazleek abenduaren 16an jokatuko den finalerako txartela lortuko dute.
Mutrikun jokatutako jardunaldi bat.
Helduetan,
Antxon Alberdi berriatuarrak eta
Mikel Manzisidor mutrikuarrak osatuko dute bikote bat,
Jon Ibarluzea markina-xemeindarrak
Ibai Iturrino edukiko du lagun eta hirugarren bikotean
Ekaitz Mendizabal mutrikuarraren bikotekidea
Zugaitz Sallaberri izango da.
Gazte mailako finalerdia ere hiru bikotek jokatuko dute. Lehenengoan
Aratz Mendizabal mutrikuarrak
Eduardo Agirre edukiko du lagun, bigarrena
Clement Garcia eta Hugo Ibar bidartearrek osatuko dute eta hirugarren bikotean
Thomas Urrutiaren taldekidea nor izango den erabakitzeke dago.
Maxime Berdoulayk Tolosako jaialdiko finala irabazten baldin badu bera izango da Urrutiaren bikotekidea, eta bestela
IƱaki Egia markina-xemeindarragaz osatuko du bikotea.