Aurrerak lortu du bakarrik garaipena nagusien futbol talde guztien artean
Lekeitio Futbol Taldeak eta Artibai Futbol Taldeak berdindu egin dute. Mutrikuk eta Berriatukok galdu egin dute eta berdeek jaitsiera postuetan jarraitzen dute. Neskek ez dute jokatuEskualdeko nagusien mailako futbol talde guztien artean, Ondarroako Au...
Lekeitio Futbol Taldeak eta Artibai Futbol Taldeak berdindu egin dute. Mutrikuk eta Berriatukok galdu egin dute eta berdeek jaitsiera postuetan jarraitzen dute. Neskek ez dute jokatu
Eskualdeko nagusien mailako futbol talde guztien artean, Ondarroako Aurrera Kirol Elkarteak bakarrik lortu ditu asteburuan jokoan zeuden hiru puntuak.Aurrera 4-2 nagusitu zitzaion Loiuri Zaldupe futbol zelaian. Hasiera-hasieratik nagusi izan zen Ondarroako taldea, eta Iraitz Larrañagak zabaldu zuen markagailua 3. minutuan; atsedenaldia iritsi baino lehenago, Iosu Muiñosek egin zuen 2-0ekoa. Aldageletatik igaro ostean, Julen Fernandezek baloia loratuta eta Jesus Ojedak atezaina atzean lagata egin zituzten ondarrutarren gainerako bi golak. Loiuk azken 10 minutuetan egin zituen markagailuan hurbiltzeko balio izan zien bi golak.
Jokatzen lehena Lekeitio Futbol Taldea izan zen. Gallartan aritu ziren Mikel Badiolak zuzendutako mutilak eguaztenean, eta 2-2 berdindu zuten. Iban Andonegik egin zituen puntu bat eskuratzeko balio izan zuten bi golak. Zazpigarren postuan geratu dira lekeitiarrak, igoerako postuetatik lau puntura.
Berriatukok ere eguaztenean jokatu zuen, baina bururik ezin altxatuta jarraitzen dute Erketz Azkueren mutilek. Ez zeukaten partidu erreza Ibarran, sailkapenburu den Abadiño baitzeukaten bisitari. 0-3 amaitu zen partidua, eta, horrenbestez, jaitsiera postuetan jarraituko dute berriatuarrek.
Apurka-apurka puntuak batzen ari dena Artibai Futbol Taldea da. Sailkapenean beraiek baino hiru puntu gehiago dituen Amorebieta B taldeari egin zioten bisita, eta partidua golik barik amaitu zen. 13. sailkatuak dira orain markina-xemeindarrak, 11 puntugaz.
Mutriku Futbol Taldeari dagokionez, mutilek ezin izan zuten punturik batu San Migelen Zarautzen aurka. Duela gutxi berriz ere taldearekin jokatzen hasi den Eritz Egiak markagailuan aurretik jarri bazituen ere, zarauztarrek markagailua irauli zuten, eta 1-2 irabazita puntuak eraman zituzten Mutrikutik. Neska seniorren taldeak atsedenaldia izan du asteburuan.