Lointekek 78-69 galdu du Campus Prometeren kantxan
Asteburuko porrotaren ostean, Dia Ligaren sailkapenean zortzigarren postutik bederatzigarrenera jaitsi da. Bigarren zatian hobeto aritu da LointekLointek Gernika Bizkaiak Campus Prometeren kontra 78-69 galdu ondoren, Dia Ligaren sailkapenean postu bat ...
Asteburuko porrotaren ostean, Dia Ligaren sailkapenean zortzigarren postutik bederatzigarrenera jaitsi da. Bigarren zatian hobeto aritu da Lointek
Lointek Gernika Bizkaiak Campus Prometeren kontra 78-69 galdu ondoren, Dia Ligaren sailkapenean postu bat behera egin du. Hain zuzen, zortzigarren postutik bederatzigarrenera jaitsi da. 16 puntu ditu guztira.Merezitako garaipena lortu zuen talde errioxarrak domekan. Batik bat Lointekek lehen zatian defentsan izandako arazoek etxeko taldeak partidua kontrolpean izatea eragin zuten. Gernika-Lumoko taldea bigarren zatian hobeto aritu zen, baina ez zen nahikoa izan.
Hasierako minutuetan saskiratzeak erraz lortu zituen etxeko taldeak. 12-14ko markagailuak erakusten duen moduan, parekotasuna egon zen hasieran, baina lehen laurdena amaitzerako etxekoen nagusitasuna nabarmena izan zen. Campus Prometeko Giddenen eta Lointek Gernika Bizkaiako Caldwellen artean norgehiagoka polita egon zen hasieratik.
26-17ko markagailuagaz amaitu zuten lehen laurdena, eta bigarrenaren hasieran etxeko jokalariak trabatuta aritu ziren. Lointekeko jokalariei dagokienez, esaterako, Marina Bas pibot errusiarraren eta Naiara Diez kapitainaren saskiratzeekin aurkariengandik bost puntura jarri ziren: 29-24. Ondoren, 29-27ko markagailuagaz, hutsartea eskatu zuen Jorge Elordui Campus Prometeren entrenatzaileak. Haren aginduek eragin zuzena izan zuten etxekoen jokoan.
Hala, berriro ere bederatzi puntuko aldeagaz markagailuan aurretik ziren etxekoak (36-27), eta errenta horri eutsiz heldu ziren atsedenaldira (35-45).
Hirugarren laurdenean bestelako itxura erakutsi zuen Lointekek; defentsan intentsitatea hobetuz eta erasoan asmatuz 2-10eko partziala lortu zuten lau minutu eta erdian. Hori geldiarazteko asmoz, Elorduik hutsartea eskatu zuen. Gero, markagailua iraultzeko gutxi falta izan zitzaion Lointeki (49-45), baina trabatuta geratu zen; nahi eta ezinean.
Erakustaldi handirik eman barik, etxeko taldeak puntuak pilatzen jarraitu zuen. Hirugarren laurdeneko azken jokaldian txarto defendatu zuen talde gernikarrak, eta 58-51ko markagailuagaz heldu ziren azken laurdenera.
Azken txanparen hasieran, Lointekeko defentsa lan sendoaren ondorioz, etxekoak noraezean ibili ziren. Juana Molinaren hirukoagaz lau puntura hurbildu ziren Lointekekoak (58-54), baina jarraian, bost erasoko jokaldi alferrik galdu zituzten. Caldwellek ezin zuen Giddenegaz, eta Estebasen hirukoa erabakigarria izan zen.
63-54ko emaitzagaz zeudela, zazpi bat minutu falta zitzaizkien neurketa amaitzeko. Baina azken minutu horietan Lointekeko neskek ez zuten asmatu. Bazekiten aukerak bazituztela, baina ahalegindu arren, ezer gutxi egin ahal izan zuten.