Domeka arratsaldean Amorotoko Kultur etxean jokatu zuten Lea Ibarreko 22. Briska Txapelketa. Markina-Xemeingo Felisa eta Marijek eta Amorotoko Karmenek osatutako hirukotea da aurtengo txapelduna ezkerreko argazkian. Horiek Gizaburuagako Pablo, Gregorio...

Domeka arratsaldean Amorotoko Kultur etxean jokatu zuten Lea Ibarreko 22. Briska Txapelketa. Markina-Xemeingo Felisa eta Marijek eta Amorotoko Karmenek osatutako hirukotea da aurtengo txapelduna ezkerreko argazkian. Horiek Gizaburuagako Pablo, Gregorio eta Javierren kontra lehiatu zuten finala. Txapeldunek 315 euro eta garaikurrak irabazi zituzten, eta txapeldunorde geratu zirenek, ostera, 180 euro eta garaikurrak jaso zituzten. Hain zuzen, lehenengo lau hirukote sailkatuak saritu zituzten. Ohitura legez, hirukoteka jokatu zuten txapelketa, eta partida bakoitza bost tantora izan zen. Jakitera eman dutenez, 19 hirukote aurkeztu ziren briska txapelketara. Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoaren Kultura Batzordeak urtero antolatzen du aipatu txapelketa, eta urte bakoitzean Lea Ibarreko udalerri batean jokatzen dute.