Energiaren Behatokia ezarri duen Euskal Autonomi Erkidegoko bigarren eskualdea da Debabarrena eta sei herriri eskainiko die zerbitzua:
Mutriku, Deba, Eibar, Elgoibar, Mendaro eta Soraluze. Aipatu herrietako udalek eta Debegesa garapen agentziak jarri dute martxan proiektua, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurueneko eta Obra Hidraulikoetako Sailaren laguntzarekin. Guztira
73.000 biztanleri eskainiko dio zerbitzua Behatokiak.
Behatokia informazio eta komunikazio teknologietan oinarritzen den plataforma berritzailea da, eta horniduren kudeaketa eta argiteria publikoa, eskailera mekanikoak, udal eraikinak, igogailuak eta beste hainbat udal instalakuntzetan ematen den
energia kotsumoaren azterketa egitea ahalbidetzen du. Proiektu berria martxan jartzearekin batera, herrietako teknikariei ere formakuntza eskaini diete, guztien artean energia kontsumoa neurtzeko eta kontrolatzeko.

Aitziber Kortazar, Debegesako Turismo eta Garapen Jasangarria saileko arduraduna, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen zuzendari Monica Pedreira eta alkate eta udal ordezkariak. Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia
Debegesako arduradunek esandakoaren arabera, “inbertsiorik egin beharrik gabeko neurriak bakarrik hartuz, Behatokiak
74.073 euroko aurrezpen potentziala ikusi du, energia faktura osoaren %4,3 suposatzen duena”. Etxebizitzen eta zerbitzu sektorearen energia kontsumoen eta berotegi efektua sortzen duten gas isuriak batzen dituen datuak ere erakusten ditu Behatokiak,
Udalsarea21eko eta klimarekin lotutako jasangarritasun indikadoreak erabiliz.
Azkenik, esan dute energia arloan herritarrei zuzendutako informazio eta
kontzientziaziorako tresnarik ere edukiko dutela Behatokian parte hartzen ari diren herrietako
bizilagunek; Energiaren Ataria deitutako atala sortu dute Debabarreneko webgunean.