Argazkien
monografiko batekin osatutako erakusketa abendu amaierara arte egongo da ikusgai udal erakusketa aretoan.
Astelehenetik barikura bitartean 17:30etik 20:30era egongo da zabalik, eta
zapatu eta domeketan 12:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:30era.
Joseba Zabalza argazkilari iruindarra Ondarroako erakusketa aretoan. Argazkia: Euskal Memoria Fundazioa
Erakusketa Euskal Memoria Fundazioaren
‘Gogoan hartzeko izenak’ deitutako aurtengo liburuagaz gozatzeko aukera bat da. Liburuaren egilea Joseba Zabalza argazkilari iruindarra da eta ikusgai dagoen lan monografikoa egiten lau urte eman ditu. Euskal Herrian bizitako
“gatazka armatu eta politikoan isilarazitako biktimei buruzko lan indartsu eta sentikorra” dela esan dute Euskal Memoria Fundaziokoek. “Liburuaren gidoia oso sinplea da, heriotzaren lekura itzuli dira
biktimen senideak: amak, anai-arrebak, seme-alabak, ilobak… Eta toki berean, heriotza gertatu zen lekuan, denak agertzen dira argazkietan”.
Gaineratu dute liburuko orrialdeetan eta argazkietan ez direla sartzen biktima guztiak, “ezinezkoa” delakoGuztira
105 kasu azaltzen dira, eta horiek daude ikusgai erakusketa aretoan.
‘Gogoan hartzeko izenak’ erakusketa Ondarroan. Argazkia: Euskal Memoria Fundazioa