Zapatu gauerako egin dute hitzordua Ondarroako Gazte Asanbladako kideek. Esan dutenez hiru talde arituko dira gau osoan Gaztetxea girotzen:
Txalainak, EH Sukarra eta Dj Juseff.
21:30ean zabalduko dituzte ateak, eta jotzen lehenak Txalainak taldekoak izango dira;
Hertzainak talde zagunaren
tributu akustikoa eskainiko dute. Euren atzetik EH Sukarra talde eibartarra arituko da eta gauari amaiera Dj Jussefek emango dio. Esan dutenez “gaua eta musika ordu txikiak arte luzatuko dira”.
Sarrerak Anaitasuna tabernan eta Gaztetxean daude salgai,
5 eurotan.
Dj Joseff, Ondarroako Arrantzale Egunean. Argazkia: Ondarroako Gaztetxea