Herriko
kulturgintzan diharduten talde eta norbanakoak omentzeko baliatzen dute ekitaldia. Barikuan egingo dute oroigarri banaketa,
19:00etan udaletxeko areto nagusian.
Aurten, herriko kultur taldearen saria
Artearen Lagunek (Arte Eskolak) jasoko du, udal arduradunen esanetan azken 30 urteetan egin duen ibilbidearengatik. Norbanako eragileentzako egoten den oroigarria berriz bi lagunek jasoko dute:
Arantza Ugartek eta Xabier Basterretxeak. “Biek herriko historia mutrikuarrengana helarazteko egindako lanarengatik” jasoko dute aipamen berezia.
Gainera, Kulturaren Galan bertan Ugartek eta Basterretxeak
hitzaldi labur bat eskainiko dute Saturrarango historiaren inguruan. Ekitaldiaren amaieran
mokadutxoa egongo da bertaratzen direnentzat. Udaletik herritarrei ekitaldira joateko deia luzatu diete, herriko kulturaren adierazleetakoak direnei merezitako omenaldia eskaintzeko.
Mutrikuko Arte Eskolako kideak eta udal ordezkariak, iazko uztailean egindako horma irudiaren inaugurazioan.