Zaldupe eskolako bigarren mailako ikasleek eraman dute aurrera kanpaina, herritar guztiei zabalik.
Gabonetan inor ez janaririk gabe lelopean ekin zioten janaria biltzeari Danonartin elkartearekin batera.
Gurutze Gorriko boluntarioak arduratu dira batutako janaria Danonartin elkartearen lokalera eramateaz.
2.mailako ikasleak arduratu dira batutako janaria Gurutze Gorriko ibilgailuan sartzeaz. Argazkia: Zaldupe eskola
Azaldu dutenez 400 kilo janari batzeko erronka bota zieten ikasleek herritarrei, eta muga hori gainditzea lortu dute.
436,495 kilo janari bildu dituzte guztira. Zaldupeko ikasleak pozik daude kanpainak eduki duen bilakaerarekin eta asko ikasi dutela aitortu dute.
Danonartin elkartea ere bat zetorren kanpainaren bitartez lortutako janari kopuruari buruzko balorazioa egiterakoan. Eskerrak eman nahi izan dizkiete kanpainarekin bat egin duten familia eta norbanako guztiei.
Ikasleek kanpainan laguntzeaz gain elikagaiak biltzeaz arduratzen diren
elkarteen lana ere ezagutu dute. Garrantzi handia eman diote elkarte hauetara jotzen duen jendearekin nola jokatu behar den jakiteak, ez baita erraza beraientzat ere janari eske joatea. Ez Gabonetan ez eta urteko edozein garaitan ere inori jatekorik ez faltatzeko kontzientziazioa giltzarria dela esan dute.
Danonartin elkartearen lokalera eraman zuten batutakoa. Argazkia: Zaldupe eskola