Kultura Gala egingo dute bihar arratsaldean, Mutrikuko udaletxean
Kultura Gala ospatuko dute bihar, 19:00etan, Mutrikuko udaletxeko areto nagusian.Herriko kulturgintzan diharduten talde eta norbanakoak omentzeko baliatzen dute ekitaldia, eta, aurten, herriko kultur taldearen saria Artearen Lagunek (Arte Eskolak) jaso...
Herriko kulturgintzan diharduten talde eta norbanakoak omentzeko baliatzen dute ekitaldia, eta, aurten, herriko kultur taldearen saria Artearen Lagunek (Arte Eskolak) jasoko du, udal arduradunen esanetan azken 30 urteetan egin duen ibilbidearengatik.
Norbanako eragileentzat egoten den oroigarria, berriz, bi lagunek jasoko dute: Arantza Ugartek eta Xabier Basterretxeak. Biek ala biek «herriko historia mutrikuarrengana helarazteko egindako lanarengatik» jasoko dute aipamen berezia.
Gainera, Kulturaren Galan bertan Ugartek eta Basterretxeak hitzaldi labur bat eskainiko dute Saturrarango historiaren inguruan.