Zapatuan jokatuko dituzte aipatu finalak
Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan, 16:30ean hasita. Danok Bat taldeak gazteen mailan, nagusien 2. mailan eta nagusien 1. mailan edukiko ditu bikoteak. Partiduak ere hurrenkera horretan jokatuko dira.
Gazte mailako finalean
Zuhaitz Arrillaga eta Aratz Mendizabalek osatutako bikoteak Zumaia edukiko du aurkari. Nagusien 2. mailako finalean
Aitor Andonegi eta Xabier Arrizabalagak etxeko taldea, Hondarribia edukiko dute aurkari. Azkenik,
Ekaitz Mendizabalek eta Mikel Manzisidorrek osatutako bikoteak Beotibar taldearen aurka jokatuko dute 1. mailako finala. Bikote irabazleek Gipuzkoako Txapelketako txapela eurenganatuko dute.
Bestetik,
Mutrikuko Pala Txapelketako finalak ere jokatuko dira zapatuan Miruaitz frontoian. Astelehenean jokatu zuten azken finalerdia eta orain bi finalak jokatzea baino ez zaie geratzen txapeldun nor den erabakitzeko. Lehenengo finala, 2.mailakoa 18:00etan jokatuko dute.
Arkaitz eta Juanek osatutako bikote zumaiarrak
Gorka eta Xabi edukiko dituzte aurrez-aurre. Bigarren finala, 1.mailakoa, 19:00etan hasiko da eta
Kepa-Beñat bikote elgoibartarrak
Igor eta Gorka edukiko ditu aurrean.
Aratz Mendizabal puntista. Argazkia: Danok Bat