Jose Maria Pintoren lanak ikusgai daude Gernika-Lumoko Kultur Etxeko erakusketa gelan. Olio pinturak batzuk, eta akrilikoak beste batzuk. Guztira 24 margolan daude zintzilik gelako hormetan: The soul's walking/ Arimaren urratsak. Artista barakaldarrare...
Jose Maria Pintoren lanak ikusgai daude Gernika-Lumoko Kultur Etxeko erakusketa gelan. Olio pinturak batzuk, eta akrilikoak beste batzuk. Guztira 24 margolan daude zintzilik gelako hormetan:
The soul’s walking/ Arimaren urratsak. Artista barakaldarraren erakusketa urtarrilaren 19ra bitartean egongo da ikusgai. Pintok ikusga ipini duen laginean bisitariak paisaiak eta hiriak ikusi ahalko ditu: New York, Venecia, Bilbo edota bere sorterria den Barakaldo, besteren artean. Irudi intimistagoak erakusten dituzten koadroek osatzen dute erakusketa, parkeak edota hondartzak erakutsiz, esaterako.