Podiumaren gorenera igo dira berriro ere auzotarra eta elgoibartarra, eta biek ala biek hobetu egin dute iazko I. Kalamua jaitsieran egin zuten denbora. Plazak 00.11.13ko denboran amaitu du mendi ibilbidea (iaz 00.11.59); Mujikak 00.13.54ko denbora egin du helmugan (iaz 00.14.28). Sailkapen buruek pozik jaso dute irabazlearen txapela. Gizonezkoen podiuma osatu dutenak GueƱesko Asier Larruzea (00.11.44) eta Ander de Luis soraluzetarra izan dira (00.11.45). Emakumezkoetan, Ainara Uribarri oƱatiarra (00.15.30) eta Lorena Guinaldo eibartarra (00.15.49) izan dira, hurrenez hurren, bigarren eta hirugarren sailkatua.
Denetara 42 korrikalarik parte hartu dute jaitsieran, iazko kopurua ia bikoiztuz (iaz 23 izan ziren), Horietatik bost emakumeak izan dira. Nahikoa ondo egin dute jaitsiera parte hartzaileek. Tontorretik azken atera direnek, dena dela, zer edo zer gaitzago izan dute, behegaina orduan eta lokaztuago eta orduan eta irristakorrago egon delako. Erlojuaren kontrako jaitsiera 12:00etan hasi da tontorrean, eta Barinagako frontoi handiaren aurreraino 3,8 kilometro egin behar izan dituzte, 700 metroko desnibela daukan maldan behera.
II. Kalamua-Barinaga
Parte hartzaile bat ibilbidez nahastu, eta ezin izan da helmugaratu, baina orokorrean, gustura eta pozik bukatu dute proba, eroriko txiki bat edo beste tarteko. Eta iaz modura, ez dute falta izan zaletuen animo eta txaloak. Amaieran, eta sariak banatu arteko tartean, jan-edanerako tartea izan dute frontoian. Eta sari banaketaren ostean, berriz, bi gazta erdi eta hiru tartaren zozketa egin du Barinagako Jai Batzordeak parte hartzaileen artean. Irribarre zabal bategaz jaso dituzte sariak irabazleek.
Balorazio ona. Parte hartzaile igoera eta sortutako giro polita ikusirik, pozik agertu dira jaitsieraren amaieran Barinagako Jai Batzordeko kideak: “Kopuruan gora goaz, proba zirkuituan sartu da, eta kanpotik etorri da jende piloa. Herriko bi, Etxebarriko bat eta Mutrikuko talde bat kenduta, gainerakoak kanpokoak izan dira, eta hori ondo baloratzen dugu. Datorren urtean gogotsu bueltatuko gara”.
Lasterketagaz gain, briska txapelketa eta bertso afaria ekarriko dituzte ondorengo orduetan San Anton jaiek Barinagara. Gaur [urtarrilak 13] Nerea Ibartzabal eta Andoni EgaƱaren saioaren ostean, Laja II eta Lutxurdixok girotuko dute gaua. Goizaldean, ez da faltako berakatz zoparik.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.