Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Konponbiderako gizarte zibilaren garrantzia azpimarratu dute Bilboko manifestazioan

Larraitz Ibaibarriaga Etxaburu
Amoroto,Aulesti,Berriatua,Etxebarria,Gizaburuaga,Ispaster,Lekeitio,Markina-Xemein,Mendexa,Munitibar,Mutriku,Ondarroa,Ziortza-Bolibar
2018/01/13
Sare herritarrak deituta, milaka lagunek bat egin dute gaur [urtarrilak 13] Bilbon. Aterkin uholdeak hartu du Bizkaiko hiriburua 17:30etik aurrera, eskari argi bategaz: dispertsio politikagaz amaitu eta presoen zein haien senideen eskubideak errespetatzea. Frantziak “datozen asteetan” euskal presoak gerturatuko dituela ezagutu den eguna izanik, Madrili pausoak emateko eskatu diote manifestariek. Besteak beste, Sorturen, EH Bilduren, ELA eta LAB sindikatuen  zein Euskal Herriko Apaizen Koordinadoraren atxikimendua eduki du manifestazioak. Elkarrekin aurrera egiteko prest gaude. Giza eskubideak, konponbidea, bakea lelopean abiatu da Casillatik. Manifestazioaren buruan, pankartari helduta, Talegon, Nahikari Otaegi preso ohia, Peru del Hoyo iaz kartzelan hil zen Kepa del Hoyo presoaren semea; Asun Lasa, Jose Antonio Lasa GALeko biktimaren arreba, Iñaki Lasagabaster EHUko katedraduna, Anais Funosas Bake Bidea ekimeneko kidea eta Kirmen Uribe idazle ondarrutarra. Eurekin, Jordi Sanchez ANCko presidente kartzelatuaren anaia Xavi Sanchez eta Jerome Glizes Parisko Udaleko Berdeen zinegotzia eta Ramon Zallo EHUko katedraduna.
Aterki uholdea izan da Bilbon

Aterki uholdeak hartu du Bilbo.

Gaurko beste protagonistak Haur motxiladunak izan dira, haiek Mirentxinen furgoneten atzetik abiatu dira, manifestazio buruan. Hain zuzen ere, beraiek izan dira ekitaldiko lehenengo protagonistak. Argi esan dute: “Haiekin haztea da gure eskubidea”.
Kike Amonarrizek eskerrak eman dizkie manifestaziora joan direnei. Ideologien gainetik, eskubideen alde lanean jarraitzeko deia egin du: “Jadanik sufrikario handia eragin duen gatazka amaitu nahi dugu”. Justiziaren berrikuspena eta hura eskuzabaltasunez erabiltzea eskatu du.
“Estatuak ez dira bakarrik mugitzen, jendarte aktiboa behar dugu. Animo, eta segi lanean, denon artean lortuko dugu”.
Bakegileek egindako lana ere omendu nahi izan dute, eta gizarte zibilagaz egindako lana berretsi. Hegoaldean ere izan direla aurrerapenak azpimarratu du Amonarrizek. Gogoratu du PPk eta UPNk ez beste alderdi guztiek onartu zutela gaixo dauden presoak askatzeko eskatzen zuen testua Nafarroako Legebiltzarrean eta Bizkai, Araba eta Gipuzkoakoan, eta eskaeragaz bat egin zutela sindikatuek ere.
Gizarte zibilaren lana beharrezkoa dela azpimarratu dute. “Estatuak ez dira bakarrik mugitzen, jendarte aktiboa behar dugu”. Gaixo daudenak libre, denak jaioterritik gertuen dauden kartzeletan, gradu aldaketak, eta bizitza osorako zigorrik ez. Horiexek izan dira eskaerak. “Animo, eta segi lanean, lortuko dugu”. Kataluniako presoei ere elkartasuna azaldu diete.
Milaka lagun bildu ditu beste behin urtarrileko manifestazioak

Milaka lagun bildu ditu beste behin urtarrileko manifestazioak. Argazkia: Sare.

Frantzia euskal presoak gerturaten hasiko da. Gaur goizean bertan baieztatu du Jean-Noel Etxeberri Txetx bakegileak Radio Euskadin: datozen asteetan Frantzia euskal presoak gerturatzen hasiko da Mont-de-Marsan eta Lannemezango espetxeetara. Frantziako Ministerioaren hitzak erabiliz Diario Vasco-k zabaldu duenez, epaiketa egina duten presoak gerturatuko ditu, haiek banaka egindako eskaerei jarraituz. 61 euskal preso daude gaur egun Frantziako espetxeetan; haietatik sei, Lannemezanen, eta bat, Mont-de-Marsanen. Guztietatik sei bakarrik daude epaitu gabe, eta, beraz, horiek Paris inguruan mantenduko dituzte. Aitzol Etxaburu Artetxe ondarrutarra sorterritik 1.008 kilometrora dago, ia Suitza eta Alemaniako altueran, Clairvaux-ko presondegian, Bayelen.  

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.