Zabalik dago 2018 urteko
landa eremuen ekonomiaren dibertsifikaziorako, enplegua sustatzeko eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako nekazaritza inguruneak garatzeko diru laguntzak eskatzeko epea. Laguntza horiek onuradun pribatuentzat dira eta
Markina-Xemeingo eta Mutrikuko eremuei eragiten die.
G4 mailakoen artean, Laranga, Olabarrieta, Astigarribia, Olatz, Ibiri, Artzainerreka, Mizkia eta Galdona auzoak dira Mutrikukoak eta Markina-Xemeingoak, ostera, Barinaga, Iturreta, Iluntzar, Larruskain, Amallo, Meabe, Ubilla eta Urberuaga auzoak.
G5 mailakoen artean bakarrik Mutrikuko Mizkia auzoa dago.

Laguntzak martxoaren 1era arte eskatu daitezke.
Laguntzak
bi helburutara daude zuzenduta: mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak sortzeko eta garatzeko edozein proiektutara alde batetik, eta enpleguaren sorrera garbietara beste alde batetik. Bai
Debabarreneko eta baita
Lea-Artibaiko landa garapen agentzietatik zehaztu dutenez laguntza horiek nekazaritzako produktuak eta elikagaiak ekoiztera, eraldatzera eta merkaturatzera bideratutako inbertsioak salbuesten dituzte.
Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 1ean amaitzen da. Norbaitek zalantzaren bat edukiz gero bi kontaktu jarri dituzte eskuragarri.
Mutrikuarren kasuan Debemenera jo beharko dute, 943 74 40 67 telefonora deituz edo
agurtzane@debemen.eus edo
amaia@debemen.eus helbidetara idatziz.
Markina-Xemeingoek, aldiz, 94 374 40 67 telefonoan edo
leaartibai@leaartibai.org helbidean jaso dezakete informazio gehiago.