Munitibarko Jubilatuen Elkarteko hainbat kidek elkarretaratzea egin zuten atzo [urtarrilak 15] eguerdian, udaletxe aurrean. Pentsio duinen alde egin zuten elkarretaratzea; Espainiako Gobernuak onartu duen %0,25eko igoera «ziztrina» dela esan dute. Izan ere, «lotsagarritzat» jo dute Rajoiren gobernuak ezarri duen igoera. Halaber, Euskal Herriko eta Espainiako hainbat udalerritan ere burutu zuten protesta.

Udaletxe aurrean egin zuten protesta atzo eguerdian.
Argazkia: Munitibarko Jubilatuen Elkartea.