Berdintasuna bultzatzen ari direnen lana aitortuko du aldundiak beste urte batez
Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k hirugarren urtez jarraian emango dituzte Zirgari Sariak. Proposamenak otsailaren 8ra bitartean bidali daitezke. Oraingoan ere lau kategoria daudeBizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k emakumeen eta gizonen berdintasunaren a...
Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k hirugarren urtez jarraian emango dituzte Zirgari Sariak. Proposamenak otsailaren 8ra bitartean bidali daitezke. Oraingoan ere lau kategoria daude
Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko lana aitortzeko sortu zituzten duela bi urte Zirgari sariak. Aurtengo hautagaitzak aurkezteko epea zabaldu berri dute, eta herritarren proposamenak otsailaren 8ra arte jasoko dituzte.Hain zuzen ere, berdintasuna@bizkaia.eus helbide elektronikora bidali edo Berdintasunerako, Lankidetzarako eta Dibertsitaterako Zuzendaritza Nagu- siaren bulegoetan (Mazarredo Zumarkalea 63-3 48009 Bilbo) utzi behar dira sarietarako hautagaitzak. Inprimaki baten bidez aurkeztu behar dira; aldundiaren webgunean eskuratu daiteke: web.bizkaia.eus.
Sari horien bidez, aldundiak publikoki eskertu eta aintzatetsi nahi du pertsona fisiko edo juridiko batzuek eta kolektibo edo talde batzuek emakumeen eskubideen alde eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde egin duten ahalegin berezia.
Pertsonek edo entitateek lau modalitate dituzte aukeran hautagaitzak aurkezteko: Ohorezko saria, Emakumeenganako indarkeriaren aurkakoa, Ahalduntzea eta balioen aldaketa eta Erantzukidetasuna eta kontziliazioa.
Ohorezko sariak pertsona fisiko batek edo gehiagok emakumeen eskubideen zein emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde eginiko ibilbidea saritzen du.
Aipatu bigarren kategorian, emakumeenganako indarkeriaren kontra eginiko lanagatik nabarmendu den erakunde bat edo gehiago sarituko dute.
Beste kategoria bietan balioen aldaketan eta emakumeen ahalduntze pertsonal, kolektibo eta sozialaren eta antolaketa sozial erantzukidearen, denboraren erabilera berrien eta kontziliazio erantzukidearen aldeko lanetan nabarmendu den erakunde bat edo gehiagoren jarduna eskertuko dute.
Sari banaketa, martxoan
Martxoaren 8aren bueltan egin ohi dute sari banaketa ekitaldia. Carmen Bernabe teologoa, Clara Campoamor elkartea, Pikara Magazine aldizkaria eta Grupo Servicios Sociales Integrados e Ingeteam enpresa saritu zituzten iaz.