Itsasoaren handitasunak ez dauka mugarik. Aldiro-aldiro ematen digu bere berri. Irudi ikusgarri bezain arriskutsuak eskaintzen dizkigu. Hala gertatu da azken orduetan ere.
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak alerta laranja ezarri zuen eguaztenetik gaur arte, olatu handiengatik.
Haserre egon da itsasoa. Sei metrora arteko olatuak iragarri zituzten metereologia agentziek, eta bost metrora artekoak egon dira?Gipuzkoako eta Bizkaiko kostaldea bustitzen. Irudi ikusgarriak utzi dituzte, beldurgarriak zenbaitetan, herritarrek egindako argazki eta bideo asko eta asko sare sozialetan, zauritu arin bat edo beste, Getarian, esate baterako, autobus bat bete-betean jo zuen olatu batek, eta bi emakumek zauri arinak jasan zituzten. Alerta laranja gaur 07:00etan amaitu da, baina abisu horia egongo da indarrean egun osoan.
Lea-Artibai eta Mutrikun ez du aparteko arazorik sortu, eta kalteak ere txikiak izan dira.
Lekeition, esate baterako, atzo 17:00ak aldera Ekaitz elkarteko kristal bat apurtu zuen olatu batek, eta gaur goizaldean beste kristal bat arrakalatu du. «Ur asko asko sartu da, baina elkarte barruan ez da kalte material aipagarririk egon, hiru-lau botila apurtuta baino ez», azaldu du Santi Zumaran Ekaitz elkarteko eta Isuntza Arraun Elkarteko lehendakariak. Gaur eguerdia orduko guztia kontrolpean zeukaten. «Ura ateratzeko tapoi batzuk dauzkagu behegainean, eta haiek igota joaten da ura».
Ondarroan eta Mutrikun denboraleak ez du kalterik eragin. Txarrena pasatuta, hortaz, lehen balorazioa nahikoa positiboa egin du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. «Nik sinatuko nuke horrelako eguraldiagaz hurrengoan ere guztia horrela izatea», esan du Zumaranek denboralderik txarrena pasatuta.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.