Bihar [urtarrilak 24] daukate hitzordua, 11:00etan Ondarroako Kofradia Zaharrean. Esan dutenez, asanbladak egingo dituzte Euskal Herriko eskualde gehienetan, LAB sindikatuaren
pentsiodunen eta helduen alorra berregituraketa nazional batean murgilduta dagoelako.
2017ko maiatzean LAB sindikatuak egin zuen kongresuan erabaki zen LABeko pentsiodunek ziklo politiko, sozial eta sindikal berrian asko daukatela esateko. Gainera, “errealitateari erreparatuz gero pentsiodunek geroz eta
pisu kualitatibo eta kuantitatibo handiagoa” dutela ikusi zuten, beraz, abian jartzeko momentua dela erabaki dute, “aurrean dauden erronkei gogor heldu eta erantzuteko”.
LAB sindikatuaren IX. kongresuan erabaki zen pentsiodunen eta helduen atala eraberritzea. Argazkia: LAB
Lanketa hori egiteko, hurrengo gaiak jorratuko dituzte bihar Ondarroan egingo duten asanbladan. Lehenengo,
Ion Basurko LABeko eskualde arduradunak
IX. kongresuaren ondorio politiko eta sindikalak azalduko ditu. Ondoren, LAB Helduak eta Pentsiodunak atala egiten ari den lanketa azalduko du eskualdeko bozeramaileak eta jarraian sindikatuak sail horretan duen bozeramailea den Jose Felix Aguilerak antolakuntza eredua azalduko du.
LAB sindikatuko ordezkariek esan dute oso garrantzitsua dela
parte hartze handia egotea, “egiteko asko” dagoela eta. Bestalde,
ekarpenak ere asko izatea garrantziskotzat jo dute, “soilik modu horretan lortuko baita sindikatuaren sail hori indartzea”. Informazioa eskatzeko edo bidaltzeko
pentsiodunak@lab.eus helbide elektronikoa jarri dute herritarren zerbitzura.
Elkarretaratzea. Bestalde, eguenean [urtarrilak 25] elkarretaratzea deitu du LAB sindikatuak Mutrikun. 12:00etan elkartuko dira Goiko Plazan
Euskal Presoak kalera ekarri behar ditugu lelopean.