Bi ondarrutarrek
Berrizen jokatu zen proban parte hartu zuten domeka goizean eta Naia Puente durangarragaz batera lortu zuten garaipena
Durango Kirol Taldearentzat; Bizkaiko txapeldunak dira
16 urtez azpiko mailan. Korrika egiteko baldintza onenak egon ez ziren arren, lokatz ugari eta zirkuitu zaila esaterako, emaitza oso onak lortu zituen hirukoteak.
Urtza Agirre izan zen hiruetatik lehena helmugara iristen, hirugarren postuan hain zuzen ere. Bere atzetik, Puente durangarra iritsi zen eta hamargarren lekuan
Naroa Zabala. Oso pozik amaitu zuten txapelketa ondarrutarrek, eta
Bizkaiko taldekako txapeldun izendatzen dituen domina jaso zuten.
Puente, Zabala eta Agirre, Berrizko proba amaitu ostean. Argazkia: Juan Ignacio Sampedro
Kadete mailako lasterketa erraz irabazi zuena
Jonan Bilbao Omaetxebarria markina-xemeingo korrikalaria izan zen. Lasterketa bikaina eginda lortu zuen bere aurkari guztiak atzean utzi eta Bizkaiko txapelketa aise irabaztea.
Bestalde, maila gorenean, Ibon Ariznabarreta bigarren sailkatu zen eta
Ibon San Migel lekeitiarrak lortutako hirugarren postuagaz osatu zen podiuma. Lekeitioko Tximista taldeko
Aiora Agirregomezkorta markina-xemeindarrak ere denbora ona egin zuen eta bere mailan hirugarren sailkatua izatea lortu zuen.
Agirregomezkorta, Berrizko lasterketan. Argazkia: Tximista