Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Angel Toña ondarrutarra da Eusko Ikaskuntzako Eredu Sozioekonomikoaren talde eragileko zuzendari zientifikoa

Mikel Santiso
Ondarroa
2018/01/24
Eusko Ikaskuntzak aurten egin beharreko kongresura begirako lanketa egiteko arlo ezberdinak banatu dituzte eta horietako baten zuzendari zientifikoa da ondarrutarra. Eusko Ikaskuntzak etorkizunera begira planteamendu berri bat egin nahi du, lurraldetasuna eta gaur egungo muga administratibo-juridikoak gainditzen dituena.
Angel Toña

Angel Toña ondarrutarra, besteak beste, irakaslea eta Jaurlaritzako sailburua izandakoa da.

Planteamendu horrek hainbat esparru jorratzen ditu, 2014an bazkideek erabaki zuten bezala: euskararen etorkizuna, euskal kultura eta identitatea, ekonomia arloan, eredu sozioekonomikoa eta enpresa ereduak, Euskal Herriaren artikulazio juridiko-politikoa eta azkenik, aurreko guztiak batzen dituena: Euskal Herriaren etorkizuna. Guzti hau ikusmira etorkizunean jarrita egitea erabaki zuten. 2015ean erabaki zen arlo horietako bakoitzak zein proiektu burutu behar zituen zehazki. Aurtengo kongresua mendeurrenekoa izango da, eta aipatutako alorretan oinarrituko da, nahiz eta Eusko Ikaskuntzak horrela erabakita metodologia berri batean oinarritu. Kongresua Baiona, Irun?ea, Gasteiz, Donostia eta Bilbon ospatuko da, eta azken ekitaldia Oñatin egingo da; hor emango zaizkie konponbide proposamenak aurkitutako arazoei. Duela 100 urte ere Oñatin egin zen. Geroa elkar ekin izango da aurtengoaren leloa. Ordurako, arlo bakoitzeko taldeek beraien lanketa egina edukiko dute. Esan dutenez, lana nahiko aurreratuta daukate. Taldeek egindako lanketa Liburu Berdea izenekoan aurkeztuko dute, eta hori izango da egindako batzar, mintegi eta abarretan parte hartu duten 1000 bat lagunek talde eragileen bitartez egindako diagnostikoaren oinarria.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.