Mendekotasuna daukatenen senideentzako saioak egingo dira
Lehen hitzaldia gaur izango da, 15:30ean, Maskulo Etxean, eta ultzeren prebentzioaren ingurukoa izango da. Hitzaldi guztiak gaztelaniaz izango direla aurreratu duteMendekotasuna daukaten pertsonen senitartekoentzako eta haien zaintzaileentzako hitzaldi...
Lehen hitzaldia gaur izango da, 15:30ean, Maskulo Etxean, eta ultzeren prebentzioaren ingurukoa izango da. Hitzaldi guztiak gaztelaniaz izango direla aurreratu dute
Mendekotasuna daukaten pertsonen senitartekoentzako eta haien zaintzaileentzako hitzaldiak eskainiko dituzte egunotan Ondarroan.IGURCO taldeak antolatutako hitzaldiak lau izango dira, eta horietako lehenengoa gaur bertan izango da. Berbaldi guztiak Maskulo Etxean izango dira, eta bi orduko iraupena edukiko dute, 15:30etik 17:30era.
Zaintzaileek horrela eskatuta, hitzaldi guztiak gaztelaniaz izango direla esan dute, «euskaraz ulertzeko gaitasun gutxi daukatelako».
Gaurko hitzaldia ultzeren prebentzioaren ingurukoa izango da. Otsailaren 13an izango da hurrengo saioa, eta horretan erorketen prebentzioari eta mobilizazioari buruz mintzatuko dira. Otsailaren 27an dementzien gaia landuko dute, eta azken hitzaldian, martxoaren 13an, elikadura eta sendagaien kudeaketaz ariko dira. Gogorarazi dute hitzaldiak herritar guztientzat daudela zabalik, eta ez dela beharrezkoa aurretiaz izena ematea.