Mikel Badiolak entrenatutako mutilak igoera postuetatik puntu bakar batera kokatu dira zapatuan Galeari irabazi ostean.
Endika Iza aurrelariak sartutako bi golei esker garaipenaren bidera bueltatu ziren ostera ere lekeitiarrak. Laugarrenak dira orain sailkapenean, Abanto bosgarrenagaz eta Indautxu seigarrenagaz 34 puntura berdinduta.
Berriatuko Futbol Taldearen partidua bertan behera geratu zen. Urretxindorrako jokalari batzek autoan Ibarra futbol zelaira iristear zeudela, zelaiko aparkalekura sartzekotan zirela, hain zuzen,
istripua eduki zuten eta neurketa bertan behera uztea erabaki zuten. Berriatukoko arduradunek esan duenez, oraindik
ez daukate zehaztuta partidua noiz jokatuko den.
Auto istripua 15:00ak aldera gertatu zen.
Markina-Xemeingo
Artibai Futbol Taldeak jipoia jaso zuen Mungiara egindako bisitan. 6-2 galdu zuten, eta
EƱaut Gorosabelek eta Cheikh Colyk sartutako golek ez zuten markagailua apaintzeko baino balio izan. Merezitakoa baino gol gehiago jaso zituen Bittor Lekunberriren taldeak. 12. sailkatuak dira orain sailkapenean, jaitsiera postuetatik 5 puntura.
Aurrera Kirol Elkartea puntu bakar bategaz itzuli zen Etxebarritik. Sailkapeneko azken taldearen aurka zerbait gehiago merezi izan bazuten ere, ezin izan zuten garaipenik eskuratu. Bigarren zatian etxeko taldea aurreratu zen, eta 77. minutuan
Ander Laka kapitainak faltaz zuzenean sartutako gol bati esker berdindu zuten ondarrutarrek. Bigarren golaren bila ere joan ziren, eta aukeraren bat ere eduki zuten arren, ezin izan zuten garaipena Ondarroara ekarri. Zazpigarrenak dira orain sailkapenean, 29 puntugaz, eta igoera jokatzeko
play-off postua bost puntura dago orain.
Aurreraren hamaikakoa Etxebarriren aurka. Argazkia: Leartigol
Mutriku Futbol Taldeko mutilek gol askoko partidua jokatu zuten Gipuzkoako Ohorezko Mailako talde indartsuenetako baten aurka; 3-3 berdindu zuten Tolosaren kontra. Kanpokoak aurreratu ziren markagailuan 10. minutuan, eta
Ion Landak berdindu zuen 15 minutu beranduago. Atsedenaldira joan baino lehen, tolosarrek berriz ere hartu zuten aurrea markagailuan, eta bigarren zatian hirugarrena ere sartu zuten. 1-3ko markagailuarekin mutrikuarrek aurrera egin zuten, eta partiduaren azken ordu laurdenean
Markel Rodrigezek eta Aitor Esnalek neurketa berdintzea eta puntu bat San Migelen uztea lortu zuten. Igor Elezgarairen mutilak bederatzigarren sailkatuak dira orain.
Mutrikuko nesken taldeari atsedenaldia egokitu zitzaion kopa txapelketako iragan asteburuko jardunaldian.