Bihar hasiko da 23. Kintxopeko Zaldi-Mando Proben Sariketa
Biharko eta zapatuko saioak 21:00etatik aurrera lehiatuko dituzte, eta domekan 18:00etan hasiko da dema. Irabazleak 750 euro, manta eta txapela jasoko dituBarikutik domekara jokatuko dute Ispasterko 23. Kintxopeko Zaldi-Mando Proben Sariketa.Hamar prob...
Biharko eta zapatuko saioak 21:00etatik aurrera lehiatuko dituzte, eta domekan 18:00etan hasiko da dema. Irabazleak 750 euro, manta eta txapela jasoko ditu
Barikutik domekara jokatuko dute Ispasterko 23. Kintxopeko Zaldi-Mando Proben Sariketa.Hamar probalarik izena eman dute udalak antolatzen duen sariketan. Lehenengo egunean eta azkenengoan hiru partaide egongo dira, eta bigarren egunean, ostera, lau.
Biharko eta etziko saioak 21:00etan hasiko dira, domekan, berriz, 18:00etan.
Lehen egunean eskualdeko bi ordezkari izango dira: Aulestiko Ubillotx eta Munitibarko Motrollo. Horiekin batera, Itziarko Etxeberrik parte hartuko du.
Zapatuan Berriatuko Belaustegiren txanda izango da. Arratzuko Furia, Zumaiako Talaia Jatetxeko eta Guriezoko (Kantabria, Espainia) Santamariaren zaldiak ariko dira berriatuarraren zaldiagaz lehian.
Domekako deman Bermeoko Aurrekoetxea Anaiak, Asteasuko Mendizabal eta Azkoitiako Txibilter ariko dira zein baino zein gehiago.
Herriko harria
Kintxopeko zaldi-mando proben sariketa Ispasterko harriagaz lehiatuko dute.
Abereen oinarrizko pisua 400 kilotan ezarri dute, eta saio bakoitza hasi baino ordubete lehenago pisatuko dituzte. Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundeak kontrolatuko ditu demak, eta ohiturazko baldintzak izango dituzte.
Sariei dagokienez, lehenengo hamar sailkatuak sarituko dituzte. Txapeldunak 750 euro, manta eta txapela jasoko ditu. Azpitxapeldunak 650 euro irabaziko ditu, eta hirugarren sailkatuak 575 euro.