Kolorez beteta eta euriak ez zapuzteko asmoagaz. Horrela datoz beste urte batez ere inauteriak Lea-Artibai eta Mutrikura.
Herririk herri antolatutako ekintza ia gehienak eguraldiaren menpe egon arren, txikienek eta hain txiki ez direnek ere ez dute gozatu gabe pasa nahi neguko jairik koloretsuena. Gora begiratu eta euriak atseden hartzea eskatu dute askok, azken urteetan kalejirarik ere egin ezinda geratu direlako zenbait herritan. Barikuan hasi [otsailak 9] eta martizenera bitarte [otsailak 13], herrietako txokoak alaituko egingo dira mozorro eta apaingarriekin.
EGITARAUA IKUSI